Azken urteotan, Kooperatibak bidezko eredu positibo gisa zabaldu dira, eredu zinez beharrezkoa gaur egun bizi duguna bezalako garaiotan. Elkarrenganako laguntza, erantzukizuna, demokrazia, berdintasuna, ekitatea eta elkartasuna dira Kooperatiben oinarrian dauden balioak. Euren fundatzaileen tradizioari jarraiki, kooperatibetako kideek zintzotasuna, gardentasuna, gizarte-erantzukizuna, besteenganako ardura eta gisa horretako balio etikoetan sinisten dute. Ez da egiten dutena, baizik eta nola egiten duten.
Kooperatibek gaur egungo gizartean daukaten garrantzia aintzat hartuta, NBEk 2012a Kooperatiben Nazioarteko Urtea izendatu du, mundu osoko ehunka milioi pertsonen garapen sozioekonomikoa bultzatzeko berebizikoa baita kooperatiben lana.
2012a garrantzia berezia daukan urtea da, eta Kooperatibak presenteago egongo dira hedabideetan. Ildo horretatik, Konfekoopek eta beraz Euskadiko Kooperatiben Mugimendu osoak ahalegin berezia egin nahi du urte horretan, eta urte osoan zehar garatuko diren jardueren programa bat prestatu du.
Datozen Ekitaldiak:
22/03/2012 - Kooperatibetako Arbitrajeari buruzko jardunaldi teknikoak: Arbitraje Legearen erreformaren testuinguruan kooperatiba-arbitrajearen analisia egitea eta gatazkak ebazteko tresna horrek e ... (Gehiago)
23/03/2012 - Elkarrekin bizitzen ikasi: Talde Kooperatiboak: ERKIDE-Irakaskuntzako 14 Irakaskuntza-kooperatibatan garatzen ari den proiektua da, eta ikasgeletan ikaskuntza kooperatiboa e ... (Gehiago)
03/04/2012 - Txostena, ENKF-ren batzarraren ondoren: 13:30 etan. Gotzon Elizbururen hitzaldia. Eroski Kooperatibaren Merkataritza Itunen zuzendaria. “Toki-Merkatuak eta Inte ... (Gehiago)
