IX. JARDUNALDIA FOROKOOP

XXI. Mendeko Desberdintasunak

HIZLARIAK

Rosa Lavín

Konfekoopeko Presidentea

9:15

Konfekoop

Ekonomia eta Enpresa Zientziatan lizentziaduna, EHUren Sarrikoko fakultatean

Graduondokoa Gizarte Ekonomian, EHU-Sarrikon

Programa Exekutiboa Finantza Zuzendaritzan, Donostiako Deusto Business Schoolen

Aditu judiziala lan-arriskuen prebentzioan

Ikuskatzailea lan-arriskuen prebentzioan

Goi-mailako teknikaria lan-arriskuen prebentzioan: laneko segurtasuna, higiene industriala eta ergonomia eta psikosoziologia

Lan-ibilbidea

Eraginkor Koop.E.

SSI - Servicios Sociales Integrados Koop.E.

SSI Koop.E. taldea, Aurrerantz Koop.E., Euskarri Koop.E, Home Care Lab Koop.E. eta Aurrerantz Elkarrekin Elkarteak osatua

Gaur egun

SSI Koop.E. taldea - Finantza eta Ekonomia arloko zuzendaria

SSI Koop.E. taldea - Presidenteordea

Home Care Lab Koop.E. - Presidenteordea

Konfekoop - Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa - Presidentea

Erkide - Euskadiko Lan-elkarte, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioa - Kontseilukidea

Elkar-Lan Koop.E. - Kontseilukidea

Hazibide - Kontseilukidea

Seed Capital - Kontseilukidea


Alfredo Ispizua

EKGK-ko Presidentea

9:15 h

CSCE

Zuzenbidean doktore Deustuko Unibertsitatean

Lan-ibilbidea

Euskadiko Kooperatiben erregistroaren arduraduna

Zuzenbide kooperatiboan espezializatutako Deustuko Unibertsitateko irakaslea

Gaur egun

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendaria

EKGK - Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua - Presidentea

Lanbideren Administrazio-kontseilua - Kidea

Osalanen Administrazio-kontseilua - Kidea


JOSÉ MARI LARRAÑAGA

Forokoopen moderatzailea

13:30

Forokoop

Copreci Koop.E.ko bazkidea eta Artezkaritza Kontseiluko kidea

Ederlan Koop.E.ko Pertsonal-zuzendaria eta errektorea

Fagor Electrodomesticos Koop.E.ko Pertsonal-zuzendaria eta Fagor Taldeko 12 kooperatibak biltzen zituen Ularco-ko Kontseilaria

Mondragon Korporazioko Otalora hezkuntza-zentroko hezkuntza eta kooperatiben zabalpenerako zuzendaria

KUI Kooperatiben Unibertsitate Institutuko zuzendaria

Mondragon Unibertsitateko irakaslea. MBA masterretan eta enpresarientzako ikastaroetan eskolak eman ditu

Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko Kontseilaria

Eskoriatzako Udaleko zinegotzia Eskoriatzako Jose Arana Ikastola eta Irakasleen Unibertsitate Eskolako sortzaile eta zuzendaria izan zen

Bigarren Hezkuntzako Almen Institutuko zuzendaria

Irakasle gonbidatua hainbat unibertsitatetan: Salamancako Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Deustuko Unibertsitatea, Caliko Universidad Javierana (Kolonbia), Bogotako Universidad Minuto de Dios (Kolonbia), Zaragozako Unibertsitatea, etab.


PILAR KALTZADA

Jardunaldiaren moderatzailea

Kazetaria eta Senior aholkularia, komunikazio estrategikoan, berrikuntzan eta erakunde eta profesionalentzako laguntza digitalean espezializatua.

Berak sortutako Aholkularitza Estrategikoko enpresaren zuzendaria da.

Erakunde mota ugarirekin lan egin du (publiko zein pribatuak) nortasuna lehiakortasun-abantaila bihurtzeko prozesuak diseinatu eta ezartzeko prozesuetan: aldaketaren kudeaketa, berrikuntza eta zuzendaritza-arloko trebetasunen garapena (bozeramaileen prestakuntza, idazketa, gaitasun komertzialak eta harremanetarako gaitasunak…) bere esperientzia-esparruetako batzuk dira.

Komunikazioaren, erakundeen arteko harremanen eta berrikuntzaren esparruetan zuzendaritza-lanetan aritu da, hala erakunde pribatu nola publikoetan.

Think Tank eta pertsona ospetsuekin lankidetzan aritzen da garapen sozial eta ekonomikorako aukera berriak zabaltzen: enpresa-eredu irekia, enpresa sortzaileak, zuzendaritza-arloko ikaskuntza, alfabetatze digital exekutiboa, lehiakortasuna, gizarte-eraldaketa, etab. Gainera, gai horien inguruko prestakuntza eskaini eta zabalkunde-lanak egiten ditu.

Euskadiko hedabide nagusietan lan egin du, eta informazioa eta iritzia oinarri duten saioetako ohiko kolaboratzailea da. Bestalde, 300 ekitaldi baino gehiago zuzendu, gidatu edo aurkeztu ditu.

Hamabi Begirada taldeko kidea da: emakume eta gizonen arteko parekidetasunik ezari konponbideak bilatzeko lan egiten duen emakumeen taldea.

Euskara eta euskal kultura ere bere pasio eta lanen zerrendan daude; Berria Taldearen Administrazio Kontseiluko kidea da, bai eta Euskararen Aholku Batzordekoa ere.


SYLVIA GAY

GEZKIren Ohorezko Laguntzailea eta ikertzailea da

9:30

GEZKI

EHUko Gizarte ekonomia eta zuzenbide kooperatiboaren institutua

Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte-ekonomia eta zuzenbide kooperatiboaren institutua 1987an sortu zen, EHUko zuzenbide-fakultatearen eta Eusko Jaurlaritzaren Lan, Osasun eta Gizarte-segurtasuneko sailaren arteko lankidetza-hitzarmen baten ondorioz. Hitzarmen horretan, kooperatiben zuzenbidea eta ekonomia modu orokor eta arautuan irakatsi eta ikertzeko konpromisoa hartzen zen. GEZKIren behin betiko sorrera, nolanahi ere, geroago etorri zen, urriaren 19ko 355/1999 Dekretuaren bidez.

Gizarte Ekonomiaren alderdi eta ildo guztien ikerketa, irakaskuntza eta sustapena unibertsitateen zereginen barruan behin betiko sartzea ezinbestean eman beharreko urratsa da. Aspalditik argi dago kooperatibismoak eta Gizarte Ekonomiak programa akademikoetan daukaten presentzia urri eta zirkunstantziala ez dela nahikoa. Izan ere, Gizarte Ekonomia gure ingurunean presente dagoen errealitatea da, eta, egunetik egunera, aukera, arazo eta erronka berriak sortzen ditu energia biziz. Errealitate soziala unibertsitateko lanaren aurrean, ala ondoan.


GABRIEL FERNÁNDEZ DE BARRENA

Mondragon Unibertsitateko ikaslea
Gizarte Ekonomia eta Enpresa Kooperatiboa Unibertsitate Masterra

9:30

Genero-desparekotasuna

XXI. mendearen hasiera honetan, genero-desparekotasuna beste desparekotasun guztiak inguruan dituen ardatz nagusia da, haren baitan kokatzen delako emakumeek bizitzaren arlo guztietan daukaten posizio desparekoa.

Eztabaidak bi oinarri nagusi izango ditu: esparru ekonomikoa eta lan-esparrua. Sarbide eta aukera-berdintasuna aldarrikatuko da, generoagatik bereizketarik egin gabe, eta konplizitate eta maskulinitate berri bat eskatuko da, parekotasun hori lortzeko. Dagoeneko duela 20 urte, NAKek despareko posizio horien gainean jarri zuen arreta, ondoko hitz hauekin: “(...) Pobreen artean, emakumeen kopurua nabarmen desproportzionala da; ekonomia gehienetan, haien eskulan ordaindu, azpi-ordaindu edo ez-ordaindua baino ekarpen handiagoa egiten dute; haien bizitzak kontrolatzeko gaitasuna oso mugatua izan ohi da.” (Kooperatiben izaera eta kulturari buruzko Manchesterreko adierazpena, NAK, 1995).


ION LEZETA ARGAZKIA

Irakasle-ikertzailea LANKI-HUHEZI-MUn

11:00

LANKI

MUko Lankidetzaren ikertegia

Mondragon Unibertsitateko Lankidetzaren Ikertegia 2000. urtean sortu zen. Lanki, Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren baitan kokatzen da, gertaera kooperatiboa diziplinarteko ikuspegitik ikertzeko xedez.

Kooperatibagintzatik abiatuta, ikertegiak gizarte autoeratuagoa eraikitzea eta herrigintza sustatzea du ipar zabalagoa. Muinean, giza garapen iraunkorraren aldeko lana dago (nola eraiki garapen-eredu sozialki justua, parte-hartzailea, ekologikoa eta identitate/kultura gutxituen sustapenean oinarritua). Ikerketa-eremu eta lan-ildoak:

  • Arrasateko Kooperatiba Esperientzia
  • Gizarte-berrikuntza
  • Ekonomia sozial-solidarioa eta garapenerako lankidetza

PAULO PONCE MENDIOLA

Deustu Unibertsitateko ikaslea
Enpresen Zuzendaritzarako Unibertsitate Masterra

11:00

Desparekotasuna kooperatiben kulturan

Erakundeak bizirik dauden giza sistemak dira, eta, beraz, eraldatu egiten dira. Eratzaileen arrastoek nabarmen baldintzatzen badute ere, erakunde baten kultura garatzen den prozesu dinamiko bat da.

Ez dira prozesu lineal edo errazak, baina oinarri fidagarriak ardatz hartuta aztertu daitezke: komunean dituzten balioak, jokabide eta sistema lerrokatuak, lidergo koherentea. Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren zentzuari buruzko hausnarketak aldaketen beharra agerian utzi du, bereizgarri kooperatiboa egunerokoan presente egon dadin, Kultura Kooperatiboa birsortzeko helburuarekin.


MASSIMO CERMELLI LA PORTA

Ekonomian doktore eta irakasle arduradun da Deustu Business Schoolen

12:00

IEC

Deustuko Unibertsitateko Kooperatiba ikaskuntzen institutua

Deustuko Unibertsitateko Kooperatiba Ikaskuntzen Institutua 1984an sortu zen, eratzeprozesu baten ondoren. Hainbat urtez arlo horrekiko interesa agertu zuten irakasleekin osatu zen institutua, eta Kooperatiben lehenengo legearen bultzada izan zuen (1/1982 Legea, otsailaren 11koa).

Institutuak erakunde publiko zein pribatuen babesa izan zuen hasieratik, eta gizarteari bere zerbitzuak eskaintzeko asmoz jaio zen, une hartan Unibertsitateak zeukan hutsuneetako bat betetzeko asmoz. Hartara, Kooperatiben eta kooperatibagintzaren esparruko ikerketak abiaraztea eta unibertsitateko ikasleei arlo horretako prestakuntza ematea izen zuen xede. Jarduera horiek osatzeko, kooperatibismoan espezializatutako liburutegia prestatu zuen.


LISETH DÍAZ MOLINA

Euskal Herriko Unibertsitateako ikaslea
Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa Unibertsitate Masterra

12:00

Desparekotasun soziala

Bizi dugun dimentsio anitzeko krisian (ekonomiari, ingurumenari, finantzei eta zoriontasunari eragiten diona), munduak globalizazioaren erronkei aurre egin behar die, gero eta handiagoak diren desparekotasun mailen eta lan-kostuen desberdintasunak berrorekatzeko prozesu luze eta mingarrien bidez.

Eraldaketa prozesu horiek zenbait erredukzionismo dituzte oinarri; gizakiaren ikuspegigaitasuna, erakunde sozial eta produktiboetan daukan jokabide ekonomikoa eta ekoitzitako balioa neurtzeko modua mugatzen duten erredukzionismoak, hain zuzen ere.


MARIOLA URREA

Errioxako Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko irakasle titularra

13:00

Universidad de La Rioja

Mariola Urrea zuzenbidean lizentziaduna da Errioxako Unibertsitatean. Hainbat lan monografiko egin ditu, eta artikulu ugari argitaratu ditu nazioko zein nazioarteko aldizkari entzutetsuetan, Nazioarteko Zuzenbidearen eta Europar Batasuneko zuzenbidearen inguruko gaiei buruz.

Ikerketak egiteko egonaldiak egin ditu Saarbrücken-eko Unibertsitatearen EuropaInstitut-en, Heidelberg-eko Max Planck Institut-en, Londoneko King College-n eta Berlingo Von Humbold unibertsitatean. Jean Monnet Fellow izan da Florentziako (Italia) Europar Unibertsitate Institutuan, eta Emile Noël Fellow New Yorkeko Unibertsitatean.

Horrez gain, hitzaldi, mintegi eta graduondoko ikastaroak eskaini ditu nazioko zein atzerriko hainbat unibertsitate eta erakunde publikotan.

Errioxako Unibertsitateko Zuzenbide Departamentuaren idazkari dekanoa eta Zientzia Juridiko eta Sozialen fakultateko dekanoa izan da. Bai eta Espainiako Zuzenbide Fakultateetako Dekanoen Biltzarreko presidentea ere. Gaur egun, Errioxako Unibertsitateko Europar Dokumentazio Zentroaren zuzendaria, idazkari nagusia eta erakundeen arteko zein nazioarteko harremanen arduraduna da.