FOROKOOP [ Aurkezpena ]                                                       Castellano
separador

FOROKOOP, “Kooperatiba Eztabaidarako Foroa”, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak (EKGK) eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak (KONFEKOOPek) partekatzen duten kezka batean du jatorria, kooperatiba gaien inguruan hausnarketa teoriko zein praktikoak egiteko beharrean hain zuzen ere.

“Kooperatiba Eztabaidarako Foroa” sortzeko ideia aztertzen ari ginenean, eredu tradizionalak begiz jo genituen –kooperatibismoaren zenbait alderdiri buruz eztabaidatzeko aurrez aurreko foroak-. Baina, horrez gain, denboran zehar iraungo zuen eztabaida-foro iraunkorra lortzeko, teknologia berriak erabiltzearen beharra egokitzat jo genuen.

Azken batean, aurrez aurrekoa eta birtuala batuko zituen eredu mistoa planteatu genuen. Horrela, batetik, urtero “aurrez aurreko foroa” egiteko aukera edukiko genuke, kooperatiben eta gizarte-ekonomiaren munduarekin zerikusia duten hainbat gai aztertzeko. Eta bestetik, “foro birtuala”,
on line
, kooperatiben gaietan interesa duten lagun guztiek etengabe eztabaidan aritzeko aukera eduki dezaten, elkarren arteko ezagutza bultzatuz, eta eztabaida eta iritzi, proposamen eta hausnarketen elkartrukea sustatuz 

FOROKOOP planteamendu xumearekin jaio da, euskal kooperatibismoaren esparruan; baina, halaber, munduko kooperatibismoaren erreferente garen heinean, gure ardura zein den jakin badakigu; erronka horri erantzuten saiatuko gara, erabili nahi ditugun lanabes horiek, teknologia berri horiek, mundu osoko txokoetara iristen baitira. 

Lerro hauetatik lankidetzarako deia luzatzen dizuegu, foro honetan parte hartu eta zuen kezka eta hausnarketak, zuen iradokizun eta kritikak helarazteko gonbita egiten dizuegu.

Felipe Yarritu
EKGKko presidentea
Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua
Javier Goienetxea
KONFEKOOPeko presidentea
Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa
   
konfekoop-csce konfekoop csce-ekgk

forokoop@forokoop.coop
Conforme W3C: XHTML 4.01 y CSS 2.1. | Diseeño y desarrollo por Motiva Group
W·C