AURKEZPENA

         Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak (EKGK) eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak (KONFEKOOP) partekaturiko kezken ondorioz jaio zen FOROKOOP, “Foro Kooperatiboa”, gai kooperatiboei buruz (bai teorikoak, bai praktikoak) gogoeta egiteko beharrari lotuta.


         “Foro Kooperatibo” hori sortzeko ideia hartu genuenean, eredu tradizionaletan –kooperatibismoaren alderdi jakin batzuei buruzko presentziazko foroetan– jarri genuen arreta. Gainera, teknologia berriak sartzeko egokitasunean ere pentsatu genuen, denboran foro iraunkorra lortzeko tresna gisa.


         Azken finean, eredu mistoa aukeratu genuen, presentziazkoa eta birtuala: lehenak, urtean birritan “presentziazko foro” bat izateko eta horietan gure kooperatiben munduarekin eta gizarte-ekonomiarekin loturiko arazo jakin batzuk aztertzeko aukera ematen zigun; eta, besteak, “foro iraunkorrak”, eredu birtualak, kooperatibismoarekin zerikusia duten edozein eratako eztabaidak, filosofikoak edo praktikoak, izateko aukera.


          Planteamendu apal batetik sortu gara, euskal kooperatibismoaren esparruan; halere, munduko kooperatibismoaren erreferente gisa dugun arduraren jakitun gara. Erronka horri erantzuten saiatu beharko dugu, zeren erabili nahi ditugun tresna berri horiek, teknologia berri horiek, munduko txoko guztietara helduko baitira.


         Lankidetzan jardutera; foro honetan parte-hartzera; zuen kezken eta gogoeten, iradokizunen eta kritiken berri ematera gonbidatzen zaituztegu lerro hauen bitartez.


Alfredo Izpizua
EKGKko presidentea
Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua
Patxi Ormazabal
KONFEKOOPeko presidentea
Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa