Felipe Yarritu (1951)

Ekonomialaria da, Planifikazio eta Garapenean aditua (Euskal Herriko Unibertsitatea)
Eusko Jaurlaritzako Gizarte-ekonomiako zuzendaria da.
Aurretik, Zuzendari Gerentea izan da RE Mailibi, SAL eta San Carlos Koop. E.n
Halaber, eta besteak beste, Zuzendari Nagusiaren ondokoa (Controller) izan zen ondorengo enpresetan: Eroski Koop. E.; Bide Onera Koop. E.; Galdakao Studio SA eta K-2000 SAn.



EGITARAUA


Javier Goienetxea Urkaregi (Lekeitio, 1960)

Licenciado en Psicología por la Universidad Autónoma de Barcelona y Master en Dirección de Empresas Cooperativas en Otalora
Más de 25 años en el mundo Cooperativo pasando por Caja Laboral, el Grupo Industrial (Danobat y Eika) y el Grupo de Distribución (Eroski y Erkop). Paso por diversos Órganos de Dirección y Representación de Mondragon Corporation (Eroski, Lagun Aro, Comisión Permanente Mondragon…). Presidente del Cluster de Alimentación de Euskadi
Director General de Erkop S.Coop; Presidente de Konfekoop – Confederación de Cooperativas de Euskadi; Presidente de Funko - Confederación de Fundaciones de Euskadi; Vicepresidente de CSCE – Consejo Superior de Cooperativas de Euskadi.


Jose Mari Larrañaga 

Ingeniari Teknikoa. Mondragon Goi Eskola Politeknikoa.
Masterra kooperatiba enpresen zuzendaritzan. Mondragon Goi Eskola Politeknikoa.
Copreci kooperatibako bazkidea eta Artezkaritza Kontseiluko kidea (1963). Ederlan Koop.E.ko Pertsonal-zuzendaria eta errektorea (1970). Fagor Electrodomesticos-eko Pertsonal-zuzendaria eta Fagor Taldeko 12 kooperatibak biltzen zituen Ularco-ko Kontseilu Nagusiko kidea (1981). MCCko Otalora hezkuntza-zentroko hezkuntza eta kooperatiben zabalpenerako zuzendaria (1987). KUI Kooperatiben Unibertsitate Institutuko zuzendaria (1999). Mondragon Unibertsitateko irakaslea. MBA masterretan eta enpresarientzako ikastaroetan eskolak eman ditu (1999-2006). Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko kidea (1999). Eskoriatzako Udaleko zinegotzia lau legegintzalditan. Eskoriatzako Jose Arana Ikastola eta Irakasleen Unibertsitate Eskolako sortzaile eta zuzendaria izan zen eta Bigarren Hezkuntzako Almen Institutuko zuzendaria. Irakasle gonbidatua hainbat unibertsitatetan: Salamancako Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Deustuko Unibertsitatea, Caliko Universidad Javierana (Kolonbia), Bogotako Universidad Minuto de Dios (Kolonbia), Zaragozako Unibertsitatea, etab.


Víctor Urrutia

Victor Urrutia Zientzia Politiko eta Soziologian doktorea da (Deustuko Unibertsitatea), Master of Arts (New School for Social Research - New York) eta EHUko Hiri Soziologiako katedraduna.
-Soziologiako irakaslea Deustuko Unibertsitatean (1976-1983) eta EHUn 1984tik.
-Euskal Soziologia Elkarteko presidentea (1987/89). Gai Erlijiosoen zuzendari nagusia (1994/96) eta Euskal Estatistika Erakundeko (EUSTAT) zuzendari nagusia (2009/2010) izan da.
-Hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu, hiri-politikei (plangintza, hiriko gizarte-mugimenduak, elkartegintza), erlijioaren soziologiari eta gizarte-zientzietako beste gai batzuei buruz.
-Gaur egun Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteko zuzendaria da.

EGITARAUA


Garazi Konde Untzilla (Elgoibar, 1991)

Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza graduko ikaslea, Mondragon Unibertsitatean. Finlandiako Team Academy metodologian oinarritua, eta talde lana, "eginez ikastea" eta talde kooperatiben sorrera uztartzen ditu.
2009an AKKUA talde kooperatiba sortu zuten eta horri esker, 2 hilabeteko lan esperientzia izan dute Finlandian, 4 hilabetez San Frantzizkon eta 2012ko urtarrilean Txina - Indiaratz abiatuko dira.
Ekintzaile Soziala. Sormena eta talde lanean oinarrituz, gizartean kultura ekintzailea sustatzea helburu duten proiektuetan lan egin du.
Lan Esperientzia: AKKUA, talde kooperatiba. Ametsen Ekaitza, 2 urtez Euskal Herriko gazteekin kultura ekintzailea landu. HUB Gipuzkoa, Ekintzaile sozialentzako co-working espazioa. HUB San Francisco, Host. H-enea Living Lab, Kolaborazioa. Idiazabal Gaztaren museoa, Dinamizazio taldea.

EGITARAUA


Iñaki Badiola Bernaola (Lekeitio, 1987)

Industri Antolakuntzan Ingeniaritza ikasten, 5.mailan (Mondragon Unibertsitatea) Industri Ingeniari Teknikoa Mekanikan (MU). Lan-esperientzia: Actualmente: Técnico de apoyo en la Unidad de Modelo de Gestión Corporativo de MONDRAGON (Centro Corporativo). 2009-2011:   Técnico de apoyo en el Departamento de Organización y Gestión Industrial de MGEP, en el área de Project Management. Bestelako ekintzak: 2009tik: Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Kontseilu Errektoreko kidea. 2008tik: TU Lankide, MONDRAGON taldeako hilabetekariko Erredakzio kontseiluko kidea.

EGITARAUA


Nekane Arratibel Insausti (Lazkao, 1968)

Psikologian doktorea da. EHUn hasi zuen bere ibilbide profesionala, Psikologia fakultateko irakasle gisa, eta 1999tik Mondragon Unibertsitatean ari da, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Bigarren hizkuntzen ikasketan eragina daukaten faktore psikosozialak izan dira bere irakasle eta ikerlari lanaren ardatza. Kudeaketa arloan, bestalde, hizkuntzen departamentuko arduraduna, Psikopedagogia lizentziaturako koordinatzailea eta ikerketa arloko arduraduna izan zen. 2006/07tik Fakultateko dekanoa da.


EGITARAUA


Ignacio Rodríguez

Giza Baliabideen Zuzendaritza eta Kudeaketako Masterra. Politika eta Administrazio Zientzietan Lizentziatua. EFQM Ebaluatzailea. EUSKALITeko Ebaluatzaileen Kluba. Gaztera Zuzendaria, Eusko Jaurlaritza 2009ko ekaina - gaur egun. Aholkularia EDE Fundazioa, 2006ko azaroa - 2009ko ekaina. Kalitate-Arloko Aholkularia Gesfor Enpresa-kudeaketa, 2005eko azaroa - 2006ko urria. Giza Baliabideen eta Kalitate-Arloko Kudeaketaren Arduraduna, Barakaldoko Irakaskuntzako Kooperatiba, 2002ko azaroa - 2005eko uzaila.


EGITARAUA


Carlos Osés Irulegui

Ipar Kutxako zuzendari nagusia
Bilbon jaioa eta Ekonomia eta Enpresa-zientzietan lizentziatua Deustuko Unibertsitatean.
1984tik Ipar Kutxan egin du lan, hainbat eginkizun eta arlotan: Sare Komertziala, Administrazio eta Kontrol burua... harik eta 2006an zuzendari nagusi izendatu zuten arte.
Halaber, Bankoa SAko kontseilaria izan da (1995eko otsaila – 1997ko urria). Gaur egun, Kreditu Kooperatiben Batasun Nazionalaren (UNACC) kontseiluko ikuskatzailea, Bilboko Finantza Klubaren juntako eta SEED CAPITAL DE BIZKAIA SGECR-ren Administrazio Kontseiluko kidea, eta CONFEBASKen Zerga-arloko politika batzordeko kidea da.


Mariano Ferrer (Donostia, 1939)

Titulu akademikoak

1965 Kazetaritzako titulua Madrileko Kazetaritzako Eskola Ofizialean
1965 Filosofia eta Letretako lizentziatura, Madrileko unibertsitatean
1969 Masterra Teologian, Loiolako Unibertsitatean, Chicago AEB
1971 Masterra Informazio Zientzietan, Syracuseko unibertsitatea, NY, AEB
1985 Zuzenbideko lizentziatura, Euskal Herriko Unibertsitatea, Donostia

Lan-arloko esperientzia

Herri Irratiko zuzendariordea, Donostia, 1971-1977
Eguneroko informazio-saio baten zuzendari eta aurkezlea Herri Irratian, 1971-2004
“Egin” egunkariko lehen zuzendaria, 1977-1978
“Sin Permiso” ETBko eztabaida-saioaren zuzendaria eta aurkezlea, 1989-1990
“El Mundo del País Vasco” egunkariko Argitalpen Kontseiluko kidea, 1994-2000
“El Mundo del País Vasco” egunkariko zutabegilea, 1991-2008
Aldizkako kolaborazioak EiTBn eta Radio Euskadin 2005eko irailetik
“Noticias Taldeko” egunkarietako zutabegilea 2009ko urtarriletik 2010eko apirilera

Beste jarduera batzuk

Donostiako Zinemaldiko prentsa-arduradun nagusia, 1982-1987
“El lenguaje en la Comunicación” ikasgaiko irakaslea Deustuko Unibertsitatean, 1996-2004
1994ko eta 2001-2002ko Elkarriren Bake Konferentziako moderatzailea
18/98+ Plataformako bozeramailea, 2003-2007